Aurten ere Oteitza Lizeoko Batxilergoko ikasleek Surf ikastaroa izan dute Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barnean.
Aurten ere Oteitza Lizeoko Batxilergoko ikasleek Surf ikastaroa izan dute Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barnean.
Urterolez, aurten ere "0 ERRONKA" burutu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoan. Ekintza honetan, Zikloetako ikasleek eta Batxilergoko 1. mailakoek hartu dute parte. Jardueraren helburua ikasle berrien arteko harremanak sustatzea eta talde-lana indartzea izan da, ikasturteari giro onean hasiera emateko.
Aurten, irabazleek Euskalduna Tabernako tortilla patata bat eraman dute sari moduan.
2026/27 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko.
Eskaera epea ONLINE bidez: Uztailak 27- Irailak 30.
Eskaera epea paperean OTEITZAn aurkezteko: Irailak 2-Irailak 25.
Informazio guztia link honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).
Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).
Aurten "Robot kolaboratiboarekin soldadura gehigarriaren bidezko fabrikazioaren garapena" MEC proiektuan egon gara murgilduta.
Denera 3 saio presentzial egin ditugu Iruñako CIP Virgen del Camino-ko irakasleekin.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GALA GAR-EN INSTALAZIOETAN, Zaragoza-N (1. saioa)
Gure gidatze autonomoko proiektua Tknikak bultzatutako ekimena da, auto autonomoen teknologia, Openpilot proiektu irekia eta berari loturiko adimen artifiziala Lanbide Heziketako prestakuntzan txertatzeko helburuarekin. Proiektuan Oteitza Lizeo Politeknikoa, Cebanc eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen dugu, elkarlanean eta ezagutza partekatuz.