Skip to main content
  • Proiektuaren azalpena
    Euskal Herriko historia 100 objektuetan
    Ikastolen Elkarteak eta Euskal WiKilarien elkarteak elkarlanean martxan jarri duten “Euskal Herriko historia 100 objektuetan” ekimenean parte hartzea erabaki du gure ikastolak. Ikaskide guztien artean objektu horien inguruko artikulua idatzi eta publikatuko dugu. Objektu bakoitzaren deskribapenez gain bere testuinguru historikoan kokatu beharko dugu.
  • Ikasleak Oteitza eguna ospatzen
    Oteitza Eguna

    Aurten ere, Urriak 21, Oteitza Eguna ospatu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle zein irakasleek.

  • Ikasleak beren experientzia azaltzen
    Robotikako ikasleak Italiara Erasmus+ proiektu batean parte hartzera joan dira

    Robotikako lau ikaslek aurreko urtean Erasmus+ programaren barruan “Estazio Meteorologikoa” izeneko IoT proiektu batean parte hartu zuten Italiako eskola batekin.

  • Erronkako epaile eta parte hartzaileak
    0 ERRONKA

    Urterolez, aurten ere "0 ERRONKA" burutu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoan. Ekintza honetan, Zikloetako ikasleek eta Batxilergoko 1. mailakoek hartu dute parte. Jardueraren helburua ikasle berrien arteko harremanak sustatzea eta talde-lana indartzea izan da, ikasturteari giro onean hasiera emateko.

  • 2025-26 Ikasturteko Beka Deialdia IREKITA
    2025-26 Ikasturteko Beka Deialdia IREKITA

    2025-26 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago (abuztuaren 9tik urriaren 6a bitartean).

    Esteka honetan duzu informazio guztia. Bertan irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).

    Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, pasa zaitez lizeoko idazkaritzatik urriaren 3a baino lehen.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00