Skip to main content
Rakel Irigoien,  A.S.T.O.K.A. proiektuaren sortzailea.

STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala

Rakel Irigoienekin ospatu dugu STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala, azaroaren 6an goizeko 9:00tan. Aspalditik zeukan buruan halako gizarte mailako proiektu baten garapena eta, poliki-poliki, bere ametsa gauzatzen ari da. Elkartearen erronka gizarte-, osasun- eta/edo hezkuntza-erakundeekin lankidetzan aritzea da, terapiak egiteko eta animaliek pertsonen ongizatean dituzten onurak ikertzeko. Bide batez, urte luzeetan astoa gizakiaren bidelagun izan ondoren, bere etorkizuna bermatzen saiatzeko urrats bat ere bada. Horrenbestez, gizartea eta natura uztartzen duen proiektua dela esan daiteke. Beraz, Rakel Irigoienen ibilbidea ezagutzearekin batera, gizarte mailako proiektuak martxan jartzeko aukerak ere hizpide izango dira bigarren hizketaldian.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00