Skip to main content
Ikasleak beren experientzia azaltzen

Robotikako ikasleak Italiara Erasmus+ proiektu batean parte hartzera joan dira

Robotikako lau ikaslek aurreko urtean Erasmus+ programaren barruan “Estazio Meteorologikoa” izeneko IoT proiektu batean parte hartu zuten Italiako eskola batekin.

Proiektu horretan, tenperatura eta hezetasunaren datuak jasotzen ziren eta grafikoen bidez bistaratzen zituzten, datuak lainoan gordeta. Hasieran, ikasle italiarrak etorri ziren gure eskolara aste batez, eta gero gure taldeak Italiara joan zen beste aste batez, bertako lau ikaslerekin elkartu eta esperientzia praktiko eta kultural aberasgarria izateko. Ikasleek esperientzia oso baliotsua eta politzat jo dute, leku eta kultura berri bat ezagutzeko aukera paregabea izan zutelako.

Taldeak dioenez, aukera baduzue, ez zalantzarik egin eta Erasmus+ proiektuetan parte hartu behar duzue!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00