Robot kolaboratiboarekin soldadura gehigarriaren bidezko fabrikazioaren garapena
Aurten "Robot kolaboratiboarekin soldadura gehigarriaren bidezko fabrikazioaren garapena" MEC proiektuan egon gara murgilduta.
Denera 3 saio presentzial egin ditugu Iruñako CIP Virgen del Camino-ko irakasleekin.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GALA GAR-EN INSTALAZIOETAN, Zaragoza-N (1. saioa)
2024ko abenduaren 16tik 20ra bitarteko astean, Oteitza Lizeo Politeknikoko irakasleek, CIP Virgen del Camino-ko Eraikuntza Metalikoen saileko irakasleekin batera, MIG-MAG soldadura estazio batean muntatutako robot kolaboratiboaren erabilerari buruzko prestakuntza saio batzuetan parte hartu zuten.
Jardunaldiak GALA GAR enpresaren Zaragoza-ko instalazioetan egin ziren, eta parte hartzen dugun proiektuaren garapenaren barruan kokatzen dira.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA Oteitza Lizeo Politeknikoko INSTALAZIOETAN (2. saioa)
2026ko maiatzaren 11n, CIP Virgen del Camino-ko Eraikuntza Metalikoen saileko irakasle batzuk izan genituen gurean, garatzen ari garen berrikuntza proiektuan parte hartzen duen beste zentroko kideak hain zuzen.
Jardunaldia zentroan ongietorriarekin hasi zen. Ondoren zentroaren bisita gidatua egin genien, eta lan-saio bat egin zen non proiektuarekin lotutako esperientziak partekatu, garatu beharreko lanak antolatu eta proiektuaren dokumentazioaren antolaketa landu ziren.
Bisita ostean Zumaiako Flysch-a ezagutzera eraman genituen.
PROIEKTUAREN ITXIERA, CIP Virgen del Camino (3. saioa)
Proiektuari itxiera emateko, azken bisita bat egin dugu Iruñeko Virgen del Camino ikastetxean.
Bertan, proiektuko azken puntuak zehaztu, emaitzak elkarbanatu eta ondorioak atera ditugu.
Hori guztia egin ondoren, hiria ezagutzera eraman gaituzte, erdiguneko gune esanguratsuenak erakutsiz.