Irailaren 20an Oteitzako Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek ERRONKA 0 ihardunaldia burutu zuten.
Hemen daukazue laburpen bideoa.
Irailaren 20an Oteitzako Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek ERRONKA 0 ihardunaldia burutu zuten.
Hemen daukazue laburpen bideoa.
2024/25 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago (uztailaren 20tik irailaren 30a bitartean).
ESTEKA honetan duzu informazio guztia.
Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).
Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, ikaslea edota guraso/tutorea Idazkaritzatik pasa dadila, mesedez, inprimakien bila, irailaren 2tik 25era.
UKUEk antolatuta, bueltan dira zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak, zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzenduta.
Zaintzaileei edo zaintza arloan aritu nahi duenei zuzendutakoa: ekainak 18, asteartea, 16:00 – 18:30
Familiei zuzendutakoa: ekainak 19, asteazkena, 16:00-18:30
Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoa
Jardunaldiak doakoak, dinamikoak eta praktikoak izango dira, eta helburua zaintza sektorearekiko kontzientzia indartzea eta hausnarketa bultzatzea dute.
Atsegin handiz iragartzen dugu hemendik aurrera gure ikastetxeak Oxford Test of English-eko C1 mailako azterketak zuzenean gure instalazioetan egiteko aukera eskainiko duela.
Ekimen hau bikaintasun akademikoarekin eta gure ikasleen hizkuntza-gaitasunak indartzearekin dugun etengabeko konpromisoaren parte da. Oxford Test of English nazioartean onartutako ziurtagiria da, ingelesez ulertzeko eta adierazteko trebetasunak ebaluatzen dituena, eta gure ikastetxean bertan aurkezteko aukera izatea abantaila esanguratsua da maila aurreratua hizkuntzan ziurtatu nahi duten guztientzat.
Aurten ere Enbil Roteta sariak banatu ditugu Oteitzako espedinte onenak dituzten ikasleen artean. 2. urtea da sari hauek banatzen ditugula, eta saritu bakoitzak 500 euro eraman ditu. Batzuk ikasten jarraitzeko erabiliko dute, beste batzuk aldiz bidaiatzeko. Baina izan berezi, berezi denak merezi!