Skip to main content
  • Mekatronikako 1 eta 2 mailetako ikasleak. Talde argazkia
    New Culturers ekimena

    Mekatronikako 1 eta 2 mailetako ikasleak Adegi erakundeak antolatzen duen New Culturers ekimenera izan dira gonbidatuak. Miramonen aurkitzen den Fabrika eraikinean gauzatu da ekitaldia. Lurraldeko enpresa ezberdin asko batu dira bertan eta beraien gaur egungo egiteko eta beharrei buruz hitzegin diete gure ikasleei. Ondo pasatzeko beta ere izan dute dirudienez.

  • Oteitza eguna
    OTEITZA EGUNA 2026

    Beste urtebetez Oteitza eguna ospatu dugu, aurten, gainera, luxuzko musika emanaldiekin eta sekulako parte hartzearekin. Aupa gure gazteak, bejondeizuela!!!

  • Azalpenak ematen
    ISTORIOEN BILA - Kazetariaren abentura

    Oteitza Lizeoko batxilergoko 1. mailako ikasleek BERRIA Ikasgela ekimenaren baitako "ISTORIOEN BILA - Kazetariaren abentura" erronkara bideratu zituzten pasa den astearteko ikasordu guztiak. Euren intereseko gaien inguruko erreportajeak idatzi zituzten (Enbata, ZEGA, presio akademikoa batxilergoan, Zarauzko historio xelebreak, feminismoa, LGTBIQ+, gaztetxea, kirol minoritarioak...) aurrez eurek herritarrei eta herriko eragileei egindako elkarrizketetan oinarrituta. 

    Bejondeizuela!

  • Oteitzako ikasleak Erasmus Days egunak ospatzen
    Erasmus Days

    Abian da iada 2026-2027 ikasturteko Erasmus edizioa!! 
    Ilusio eta gogo biziz ditugu aurtengo hautagaiak Erasmusekin gozatzeko posibilitateaz. 
    Ea ba aurtengo ikasleen nahiak betetzen ditugun! Bidaia hastera doa!

    ###########################################################

    The Erasmus edition for the 2026-2027 academic year is already underway!! 
    The candidates of this year's edition are excited to enjoy the opportunity offered by the Erasmus scholarship. 
    Let's see if we can fulfill their wishes! The journey is about to begin!

     

  • Ikasleak adi adi!
    Surfa Batxilergoan

    Aurten ere Oteitza Lizeoko Batxilergoko ikasleek Surf ikastaroa izan dute Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barnean.

     

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostegunera

  • 08:00 - 16:00

Ostiraletan

  • 08:00 - 15:30