Jasangarritasunaren arloan, hainbat ekintza eta hobekuntza garatu dira ikasturte honetan.
Honako ingurumen alderdiak landu dira: ura, fotokopiak, altzairua, aluminioa, kableak eta papera, besteak beste. Horien kontsumoa murriztea lortu da, plan bereziak jarraituz.
Horrez gain, Oteitza Lizeoko komunitate osoaren inplikazioarekin, hiri hondakinen inguruko lanketa berezia egin da. Ekimen horren barruan, ikastetxean sortzen den zaborra bildu, bereizi, kuantifikatu eta aztertu da. Era berean, jolas garaian ikastetxeko inguruko eremuetan sortzen den zaborra jasotzeko eta kontzientzia lantzeko jarduerak ere egin dira.
Karbono aztarnaren kalkuluarekin hasi gara aurten, eta helburu zehatzak ezarri dira arlo horretan hobekuntzak bultzatzeko.
Kanpora begira, gure ingurumen politika hornitzaile eta laguntzaileei zabaldu diegu, ingurumenarekiko konpromisoa eta erantzukizuna sustatuz. Gainera, hornitzaileen hautaketan ingurumen kudeaketarekin lotutako irizpideak txertatu dira.
Bestalde, ikasturtean zehar hainbat ekintza eta jarduera antolatu dira komunitatearen parte hartzea eta kontzientzia sozial zein ingurumenekoa sustatzeko. Besteak beste:
- Material birziklatuekin egindako eskulturak
- Natur guneetara irteerak
- Janari bilketak
- Munduko gatazken aurkako sentsibilizazio ekintzak
- Odol emate saioak
- Hondakinen tratamendua lantzen duten enpresetara bisitak
- Mikroplastikoen bilketak
- Espezie inbaditzaileen bilketak
- Euskararen Eguneko jarduerak eta berdintasunaren aldeko ekintzak