Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektutatik bat Oteitza Politeknikoak aurkeztutakoa izan da.
Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:
Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektutatik bat Oteitza Politeknikoak aurkeztutakoa izan da.
Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:
Miniaturizazioa errealitate bat da gaur egungo gizarteko sektore guztietan; biozientziaren sektorerako gailuak garatzea, likido-kantitate txikiekin eta txip desberdinekin egindako analisiekin diagnostiko-bide berriak irekitzen ari baitira eta laborategi bianalitikoaren eskalan aldaketak egiten ari baitira.
Proiektu honetan, LOC (Lab-On-a-Chip) gailuak fabrikatzeko doitasunezko mikromekanizazioaren eta/edo mekanizazioaren aplikazioa aztertuko da.
Oteitza Lizeo Politeknikoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin eta GAIA enpresen elkartearekin batera, elkarlanean Gizatech Proiektuan parte hartzen du.
ZER LORTU NAHI DUGU?
Proiektu hau oraingo krisi egoerak lan egiteko eta funtzionatzeko eskatzen dituen modu berriei erantzun bat ematen saiatzen da. Adimen Artifizial, Big Data eta Maching-Learning eremuen oinarriak ezarri nahi ditu lurraldeko merkatu eta behar sozialei erantzuteko berrikuntza sozial eta teknologia bidez.
Oteitza Lizeo Politeknikoak, HETEL Elkartearekin elkarlanean, gipuzkoako Lanbide Heziketako beste 8 eskolekin batera, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza-Irakaskuntza Metodologia jarriko du martxan Urola Kostako enpresa batean.
Oteitza Lizeo Politeknikoak Goi Mailako edo Urre Maila, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du 2020ko kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu eta gero. Jose Ignacio Martija zuzendariak jaso du abenduaren 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den ziurtagiria aitortzen duen ekitaldian.
Eskerrik asko ebaluazio prozesuan parte hartu duzuen guztiei eta zorionak Oteitzan urrea lortzea posible egin duzuen guztiei!
Jarrai dezagun euskaratik euskarara lanean!!!!!