Etengabeko formakuntza ikastaroak: HURRENGO IKASTAROAK
Orduak | Hasiera | Bukaera | Egunak | |
---|---|---|---|---|
Datu Baseak: Oinarrizko ACCESS | 30 | 2019/02/25 | 2019/03/26 | Al, Ar, Az, Og |
Erakundeetan dauden mendeko pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea | 50 | 2019/03/08 | 2019/05/22 | Al, Ar, Az, Og, Os |
Higiene eta elikagai-arretako esku-hartzeak erakundeetan | 70 | 2019/03/21 | 2019/06/04 | Al, Ar, Az, Og, Os |
Textu Prozesatzailea: WORD | 50 | 2019/03/27 | 2019/05/23 | Al, Ar, Az, Og |
Aurkezpenak: POWERPOINT | 30 | 2019/05/27 | 2019/06/19 | Al, Ar, Az, Og |
Erakundeetan mendeko pertsonen harreran laguntzea | 30 | 2019/06/05 | 2019/06/20 | Al, Ar, Az, Og, Os |
Mendeko pertsonen animazio soziala erakundeetan | 30 | 2019/09/11 | 2019/10/21 | Al, Ar, Az, Og, Os |
Erakundeetan mendeko pertsonentzako jardueren antolamenduan laguntzea | 70 | 2019/09/17 | 2019/11/05 | Al, Ar, Az, Og, Os |
Albisteak
Lizarrusti Lareo Sarastarri mendi irteera
Eguraldi iragarpena ez zen batere ona, baina iragarpenak ez du sarri asmatzen eta egun pasa bikaina izan genuen Lizarrustiko inguruetan. Euririk ez, baina elurra bai. Elurra gogotik izan genuen Sarastarriko tontorrera iritsi aurreko azken aldapan. Hamaiketako lasai bat egiteko aukerarik ere ez genuen izan. Behin tontorrera iritsi orduko eguzkia agertu zitzaigun bide lagun. Beherakoan zingira duen kobazulora sartu irten azkar bat egin eta berriz Lareoko urtegitik Lizarrustira itzuli ginen.
HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN
HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN
Gizonekin lotutako sektore bat? Emakumeak nola erakarri?
Industria azkar eraldatzen ari da. Lanpostuek gero eta adimen gehiago eta indar gutxiago eskatzen dute. 4.0 industria aurrera doa maila teknologiko altu eta emankorren bila, genero eztabaidetan erreparatu gabe. Egia bada ere, emakume gehienek zerbitzu eta zainketarekin lotutako ziklo hezigarriak aukeratzen jarraitzen dute. Rolak eta estereotipo sozialak dira emakume gazteak enplegu hobeak eta soldata handiagoak eskeitzen dituzten lanbideak saihestera bultzatzen dutenak?EGA: 2019ko 1. deialdirako matrikula epea zabalik.
Epea: urtarrilaren 7tik 21era ( eguerdiko 12:00ak arte).
Nola: internet bidez, honako webgunean: http://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/
Orri horretan izango dituzu matrikulazio inprimakiaz gain, azterketari buruzko argibide guztiak, egutegia eta baita prestatzeko material osagarria ere. Matrikula betetzean arazorik izanez gero, euskara-irakasleari galdetu edo ZUZENEAN zerbitzura dei dezakezu (012).San Tomas Jaialdia 2018
Abenduarekin bat datorkigu Gabon usaina eta Oteitzako txoko honetatik opa dizuegu guztioi alaitasunez eta zorionez Gabon hauek igarotzea!!
Gure zorionik zintzoena Gabon hauetan, eta Urte Berria osasunez etor dadila.
2019a ongi hasteko Kalapita 19 eta 18
Kalapitazeoi iritsi zaigu 2018ko azken alea irakurtzeko unea. Nolakoak garen jakiteko test berezia aurkituko duzue, horoskopoarekin ikusiko duzue zer datorkizuen, hondakinen inguruan ere badugu kexaren bat, eta iradokizunen bat baldin baduzue Kalapitak ateak zabalik dituela jakin ezazue. Mila esker hor egoteagatik.