Zarautzen Zientziaz Blai 2018.

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI V Edizioa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza XVIII Astea 

Azakoaren 6an · Antoniano Aretoan · 19:00etan

Azaroaren 6an asteartea, Antoniano aretoan, arratsaldeko 7etan ZarautzOn Elkartekoek, bosgarren aldiz eta XVIII. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barne, Zarautzen Zientziaz Blai dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldia antolatu dugu. Gure urteko dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldirik kuttunena.

Europa, Estatu eta Euskadi mailan antolatzen den ekimen hau Zarautzera ere iristen da, Innobasque, Euskadiko Berrikuntza Agentziak koordinatzen duen programaren barnean. Zarautz, horrelako ekitaldia ospatzen duen unibertsitaterik gabeko herri bakarra da. 

Ekimen hau Zarauztar gazteak eta jadanik zientzialari direnak edo beraien etorkizun profesional garatze lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta truke gune bihurtzea nahi genuke.


                                                                  

                                             Ekitaldia Lorena Fernándezek aurkeztuko du. 

Lorena Fernández Deustoko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko Zuzendaria eta INSPIRA TEAM neskatilen arteko teknologia sustatze proiektuaren mentorea da.

 

Zarauzko lau gaztek beraien proiektuak aurkeztuko dizkigute:

                                                                     

                                                                      Ane Arrizabalaga. 

Ingurumeneko eta elikagaietako kutsatzaileen azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Kimikan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitatean Kimika Analitikoan masterduna. Egun, Kimika Analitikoa eta Ingurumenari buruzko doktoregoa egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Bere ikerketa lana masan espektrometria detekzioaren metodologia analitikoak garatzean datza, balio komertzial handiko kontsumo-produktuen iruzurrak eta adulterazioak detektatzeko.

 

                                                                    

                                                                       Saioa Ostolaza.

Euskadiko Batxilergo Sari Berezia 2002an. Telekomunikazioen ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean, non 2008an Italiako Visionee enpresan lanean zebilen bitartean bere graduaren proiektua aurkeztu zuen. 2011tik geroztik , Alifax, Diagnostikorako tresneria eta medikuntzarako erreaktiboak garatzen, ekoizten eta saltzen dituen enpresan lanean dihardu, Iberia eta Latinoamerikako Sailaren Kudeatzailea da.

 

                                                                     

                                                                     Maider Kortajanera.

EHU-UPVko Doktorea, Erizaintza Graduko irakaslea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. “Zahartzaro Osasuntsu eta Bizi Kalitatea” eta “Biomedikuntzan Ikerketa”ko masterretako irakaslea da. EHUko Unibertsitateko “AgeingOn” ikerkuntza Taldeko kidea da, bertan biztanleriaren jarduera fisikokoa eta zahartzaroaren arteko erlazioaren inguruko proiektu desberdinak garatzen ari da.

 

                                                                     

                                                                        Josu Olabarria.

Oteiza Lizeoko Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko 2. Zikloko ikaslea da. “Eraikuntza adimendunen kontrola smartphone batetatik” proiektua aurkeztuko du.

 

Aurtengo ekitaldirako berrikuntzekin gatozkizue:

                                                                     

                                                                     Josu López Gazpio.

Kimikan Doktorea, zientifikoa eta dibulgatzailea izango dugu gonbidatu berezia Honek zientzia eta teknologiarekin lotutako umorezko parodiak eskainiko dizkigu.

2018ko AZAROAREN 6an – Antoniano Aretoan- 19:00etan

** Streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, ohi bezala gure online telebistan:

https://zarautzon.nirestream.com/zarautz-zienziak-blai-v-edizioa-activid...

Esparrua: