ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK PIXEL SISTEMAS ENPRESAN IZAN DIRA
ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEEK ALDERANTZIZKO INGENIARITZA SAIO BAT IZAN DUTE
ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEEK ZIURTAGIRIA JASO DUTE
Material berezien makinagarritasunaren inguruko saioa Espezializaziokoekin.
GEHITUTAKO MATERIAL METALIKO BIDEZKO KONFORMATUA
Joan den apirilaren 3an, ABIADURA AZKARREKO ETA ETEKIN HANDIKO MEKANIZATUA Espezializazioko 2. Promozioko ikasleak GOIERRI ESKOLAn izan ziren GEHITUTAKO MATERIAL METALIKO BIDEZKO KONFORMATUA teknologia ezagutzen.
Mila esker bertan gure gidari izan zen AITOR ZURIARRAINi eta bertako Zuzendaritzari, teknologia hau ezagutzeko emandako aukeragatik.
Mila mila esker.
ESPEZIALIZAZIOKO 2. PROMOZIOA MARTXAN
Dagoeneko martxan da "Abiadura Azkar eta Etekin Handi bitartezko Material Berezien mekanizatu aurreratua" Espezializazioa.
Oraingo honetan 11 izango dira partehartzaileak, toki desberdinetati etorriak. Urretxu, Gasteiz/Zarautz, Zarautz, Santurtzi/Zumaia, Azpeitia/Zarautz, Getaria eta Azkoitia dira aurtengo ikasleen jatorriak.
Post Zikloko ikasle eta Irakasleak Bergarako TTT Enpresan.
Joan den urriak 28an Oteitza Lizeo Politeknikoko “Abiadura azkar eta etekin handiaren bitartez material berezien mekanizatu aurreratua” espezializazioko ikasle eta irakasleak Bergaran izan ginen TTT (http://www.grupottt.com/
WOLCO ERREMINTAK enpresakoak Post Zikloko ikasle eta Irakasleentzat.
Joan den urriak 27an Oteitza Lizeo Politeknikoko “Abiadura azkar eta etekin handiaren bitartez material berezien mekanizatu aurreratua” espezializazioko ikasle eta irakasleek jardunaldi interesgarri bat izan zuten ERREMINTEN inguruan. Horretarako WOLCO enpresako Felix eta Karlos izan genituen hizlari. Mila esker biei bere ekarpenengatik eta erakutsitako guztiagatik!!!!
BEREIKER enpresak UTILAJEEI BURUZko jardunaldia Post Zikloko ikasle eta irakasleei.
Joan den urriak 26an Oteitza Lizeo Politeknikoko “Abiadura azkar eta etekin handiaren bitartez material berezien mekanizatu aurreratua” espezializazioko ikasle eta irakasleek jardunaldi interesgarri bat izan zuten UTILLAJEEN inguruan. Horretarako BEREIKER enpresako Jose Miguel izan genuen hizlari. Mila esker Jose Migueleri bere ekarpenengatik eta erakutsitako guztiagatik!!!!
Orriak
