Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak
Oteitzako hiru ikasle udan atzerrian hizkuntzak ikasteko bekadun
Hiru dira aurteangoan Hezkuntza Sailak urtero eskaintzen duen atzerrirako diru-laguntza lortu dutenak: Jon Larrartek Frantziarako eta Ayla Manterolak eta Xabier Esnaolak, berriz, Erresuma Baturako. Guztiek hiru asteko egonaldia egingo dute herrialde horietan hizkuntza ikastaro eta guzti.
Erkidegoan 533 ikaslek izango dute aukera hori eta plaza horiek esleitzeko iaz atzerriko hizkuntzan lortutako nota eta batez besteko orokorra izan ohi dute kontutan.
Elle n'est pas belle la vie?
Martxoaren 4etik 7ra Parisen izan gara frantseseko ikasle-irakasleak. Argiaren hiriko txoko turistikoenak bisitatu ditugu: Eiffel dorrea, Montmartre, Champs Élysées, Louvre museoa... eta bide batez praktikan jarri dugu eskolan ikasitako. Gainea, Mr. le Soleil lagun izan dugu uneoro. Elle n'est pas belle la vie ? Argazkiak hemen
